X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Langabeziaren kontrako egitasmoa osatzea, Buenen lehenengo neurria

Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak adierazi duenez, EAJk "abertzaleak elkartzeko" saioak egiten dituen bitartean, sozialistek "gipuzkoarrak batu" nahi dituzte "aurrera egiteko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Buen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak esan du hauteskundeetan kargua eskuratzen badu agenteekin bilduko dela herritarren "arazo nagusiari", langabeziari, aurre egiteko.

Buenek erantzun horixe eman dio Patxi Lopez lehendakariak "2.0 jardunaldian" egin dion galderari, Errenterian. Ekitaldian parte hartu duten herritarrek ere galderak egin dizkiote PSE-EEren hautagaiari.

Markel Olano egungo ahaldun nagusi eta kargurako hautagaiak "abertzaleak elkartzeko" ahaleginak egiten dituen bitartean, sozialistek "gipuzkoarrak batuz aurrera egiteko" lan egiten dutela azpimarratu du Buenek.

Izan ere, Olanok "burujabetzaren aldeko poloan egon nahi du, Gipuzkoako proiektu handien kontra daudenen horiekin", Buenek ohartarazi duenez. Hautagai sozialistak uste du Olano "oso erradikala" dela eta "obsesionatuta" dagoela "burujabetzarekin" eta, ondorioz, "herritarren benetako arazoak" ahazten dituela.

"Beregatik izango balitz, ez-nazionalistok ez ginateke erakunde batean ere egongo", azpimarratu du Buenek. Gainera, Markel Olanori notarik ezin diola jarri esan du, "buruzagirik gabeko Aldundia" delako Gipuzkoakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea