X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Bilduk 'ezberdin' gobernatuko du eta gehiengoak baldintzatuko ditu

Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta koalizioaren bozeramaileak sozio-ekonomia alorrean gauza "berbera" proposatzea leporatu die EAJri, PSE-EEri eta PPri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta Bilduren bozeramaileak esan du koalizioak "gehiengoak baldintzatzea" duela helburu eta agintea lortzen duen erakundeetan "ezberdin" gobernatuko duela hitz eman du.

Horren harira, "herrialde mailako proiektuen" inguruan, aldundietako eta udal jakinetako planteamenduetatik haratago, debatea egitea proposatu die EAJri, PSE-EEri eta PPri.

Urizar Amurrion izan da hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean Idoia Zapirain Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiarekin eta Mariano Alva Amurrioko alkategaiarekin.

Beste alderdi batzuek koalizioari "biktimismora" mugatzea leporatu diotela eta, Urizarrek ukatu egin du eta EAJri, PSE-EEri eta PPri&' || 'nbsp; sozio-ekonomia alorrean gauza "berbera" proposatzea egotzi die.

Iñigo Urkullu EAJren presidentearen adierazpen batzuk ere izan ditu hizpide. EAJren presidenteak esan zuen kontaezinak diren gauzak egin zituztela Bildu hauteskundeetan egon zedin eta Urizarri "beldurra" ematen diote horrelako baieztapenek. "Hainbesteko eragina badute lehenago egin behar zuten eta hala saihestu egingo genuen Auzitegi Gorenaren sufrimendua", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea