Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

18:36

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

EBk nuklearrak itxi eta berriztagarriekin ordezkatzea eskatu du

Erredakzioa

Gaspar Llamazares IUren diputatuaren ustez Garoñakoa eta nuklearren eredu osoa krisian daude. Gasteiz larrialdi-erradiaktiboen planean sartzea exijituko du EBk.

68
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaspar Llamazares IUren diputatuak esan du Fukushimako (Japonia) hondamendi nuklearraren ondoren Garoñakoa eta zentral nuklearren eredu osoa krisian sartu dela, eta energia nuklearra itxi eta energia berriztagarriekin ordezkatu behar dela.

Gasteizko Artium museoaren parean zentral nuklearren kontra Ezker Batuko militante eta hautagaiek egin duten ekitaldi batean egin ditu adierazpenok Llamazaresek.

IUren buruzagiak salatu du Fukushimako istripua gertatu zenean Espainiako Gobernuak, PSOEk eta PPk "beste alde batera" begiratu zutela eta are gehiago, Garoñako zentralaren itxiera atzeratu dutela, nahiz eta aurten itxita egon behar zuen.

Jose Navas EBren Gasteizko alkategaiak ohartarazi du hirian ez dagoela istripu nuklearrei aurre egiteko planik, beraz, Ezker Batuak Gasteiz larrialdi-nuklearren planean sartzea aldarrikatu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena