X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
PP: 'TAO txartela doakoa izan behar da bilbotarrentzat'
Horrez gain, Cristina Ruiz PPren Bilboko alkategaiak esan du TAO guneak Bizkaiko hiriburuko auzo berrietan ere ezarri behar direla.
Erredakzioa
"TAO txartela doakoa izan beharko litzateke Bilboko bizilagunentzat", adierazi du Crisitina Ruiz PPren Bilboko alkategaiak. Horrek eragingo lukeen gastuari aurre egiteko, berriz, Bilbon bizi ez direnei gehiago kobratuko lekieke.
Agiri baten bidez jakitera eman duenez, Cristina Ruizek esan du zirkulazio-zerga ordainduta, bizilagunek TAO txartela jaso beharko luketela. Proposamen hori "bideragarria" dela iritzi dio eta beste hiri batzuetan ere neurri martxan jarri dutela nabarmendu du. Gainera, "ez luke kostu ekonomiko handia suposatuko", erantsi du. Zehazki, urtean 400.000 euroko gastua izango litzateke Bilboko Udalarentzat. Bilbon bizi direnentzat TAO txartela doakoa izateko proposamena luzatzeaz gain, Ruizek uste du TAO guneak Bizkaiko hiriburuko auzo berrietara ere zabaldu behar direla.