X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
Juan Carlos Cano (PP):'EAJk ez ditu Gipuzkoaren interesak defendatzen'
Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PPren hautagaiak esan duenez, "Gipuzkoaz soilik EAJ arduratzen dela dioen mito faltsuaren amaitu behar dugu".
Erredakzioa
Juan Carlos Cano Alderdi Popularraren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak adierazi duenez, "dena" emango du "gipuzkoarren alde eta gipuzkoarren ondoan lan egiteko". Ildo berean, politika abertzaleak ezarrita, Gipuzkoan "geldialdia" izan dela kritikatu du.
Pasaian egindako ekitaldi politikoan, PPko hautagaik esan du bere alderdiak "Gipuzkoaren interesak" defendatzen dituen bitartean, "EAJk Euskadi Buru Batzarraren interesak" babesten dituela.
"Gipuzkoaz EAJk bakarrik arduratzen dela faltsua eta mito horrekin amaitu behar dugu", azpimarratu du.
Gauzak horrela, "industrializazioaren garaian Gipuzkoa lehen tokietan egotera eraman zutenak ez ziren abertzaleak izan, gipuzkoarrak baizik, euren lanari eta esfortzuari esker", azaldu du.
Juan Carlos Canoren arabera, "EAJri bost axola zaio Gipuzkoa eta gipuzkoarren arteko liskarreko erabiltzen du Diputazioa". Amaitzeko, PPk "gipuzkoar guztientzako" gobernatuko duela agindu du.