X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Basagoiti: 'EAJ bozkatzea independentzia bozkatzea da'

PSEri bozka ematea, berriz, "Zapaterori", langabeziari eta krisiari ematea dela ohartarazi du PPren EAEko buruak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren EAEko buruak gaur adierazi duenez, EAJri bozka ematea "independentzia" eta "autodeterminazioa" bozkatzea da, "borrokan eta enfrentamenduan nahastea"; PSEri bozka ematea, berriz, "Zapaterori", langabeziari eta krisiari bozkatzea dela esan du.

Basagoiti Portugaleten izan da ekitaldi politiko batean eta bere ondoan izan dira Esther Martinez Bizkaiko ahaldun nagusigaia eta Juan Carlos Castaño Portugaleteko alkategaia.

Buruzagi popularrak uste du EAJk eta PSEk "herenegun zer egin zuten jakingo ez balute bezala" hasi dutela kanpaina eta badirudiela Urkulluk eta Lopezek "erabateko amnesia" dutela.

Urkulluk "Bildu defendatzen hiru hilabete" daramatzala salatu du eta koalizioa hauteskundeetan EAJri esker dagoela esan du.

Era berean, PSEk "arazo errealez hitz egiteko garaia" dela aldarrikatu izana ere kritikatu du, izan ere, orain arte "Zapaterok egiten duena egin du, langabezia eta krisia sortu, eta Espainia egoera zailera eraman".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea