X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Euskal eskola publikoaren 'sarea osatzearen alde' egingo du EBk

Jon Sustatxa (EB) Bilboko alkategaiak bi urtera arteko umeentzako haurreskolak zabaltzea proposatu du, gurasoek familia eta lana uztartu ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julia Madrazo Bizkaiko ahaldun nagusigaiak esan duenez, Ezker Batuak euskal eskola publikoaren "sarea osatzearen" alde egingo du eta "kalitatezko" hezkuntza publikoa defendatu du. Ezker Batuak Bilboko Santutxu auzoan egin duen ekitaldian hartu dute parte Madrazok eta Jon Sustatxa Bilboko alkategaiak. 30 bat lagun izan dira bertan eta guztien artean ''Bai eskola publikoari'' zioen leloa osatu dute. Julia Madrazok kazetarien aurrean azaldu duenez, eskola publikoa instituzio guztietan bultzatzeko eskatuko dio EBk Bizkaiko Batzar Nagusiei, "lehen eta bigarren hezkuntzako sareak eskualde bakoitzeko hizkuntza-ereduekin bat egin dezaten eta kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko". Bestalde, Jon Sustatxa Bilboko alkategaiak bi urtera arteko umeentzako haurreskola gehiago zabaltzea babestu du, gurasoei familia eta lana uztartzea ahalbidetzeko. Horrez gain, "ezinbestekotzat" jo du plan bat martxan jartzea haurreskola berri horiek Bilboko ze zonatan ireki behar diren erabakitzeko. Egun, Bilbon 13 haurreskola daude eta Ezker Batuak zentro berriak Zorrotzan, Santutxun, Zurbaranbarrin, Alde Zaharrean, Indautxun eta Altamira-Masustegin irekitzea proposatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea