cerrar buscador

Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

09:05

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

Buen: 'Sozialistok ari gara Gipuzkoa modernizatzen'

Erredakzioa

PSE-EEren ahaldun nagusigaiak gogorarazi du sozialistak izan direla proiektu handiak egin dituztenak: Donostialdeko metroa eta abiadura handiko trena, besteak beste.

89
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak dio sozialistak direla Gipuzkoaren "modernizazioa bultzatu dutenak"- Gainera, Markel Olano EAJren hautagaiari eta Joseba Egibar alderdiaren Gipuzkoako presidenteari "politikaren erdigunean egon beharrean, erradikalitatearen erdigunean" egotea leporatu die.

Pasaian kanpo portuari buruz eta Pasaialdearen biziberritzearen inguruan egindako ekitaldi batean, Iñaki Arriola Garraio sailburua alboan zuela, sozialistek Gipuzkoan bultzatu dituzten hainbat proiektu handi aipatu ditu Buenek: Donostialdeko metroa, kanpo portuko logistika plataforma, abiadura handiko trena, Irungo hiri iraultza eta Hondarribiko portuaren hobekuntza, besteak beste.

Ahaldun nagusigaiak azaldu duenez, Pasaiako Portu berriak "10.000 lanpostu inguru" sortzeaz gain, egungo langileria ere handitu egingo du, "3.500dik 5.000ra 2025-2030erako". Gainera, jarduera ekonomiko berriak eta lanpostu berriak sortuko omen dira "baita badian bertan liberatzen diren inguruetan ere".

Iñaki Arriola Garraio sailburuak ere parte hartu du ekitaldian eta Miguel Buenek Pasaiako Portuaren kudeaketan egin duen lan ona azpimarratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena