X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

EB: 'Krisia ezkutatzeko ari dira Bilduri buruz PSE, PP eta EAJ'

Jose Navas (EB) Gasteizko alkategaiak ohartarazi duenez, hiru alderdi horiek "plan bat hitzartuta dute" maiatzaren 22aren ostean doitze eta murrizketa gehiago egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Navas (EB) Gasteizeko alkategaiak salatu duenez, PSE, PP eta EAJ Bilduren inguruan hitz egiten ari badira, "krisi ekonomikoan duten erantzukizuna ezkutatzeko da".

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Navasek esan du hiru alderdi horiek helburu bakarra dutela: euren programetaz ahalik eta gutxien hitz egitea.

"Gizarteak alderdi horien proiektua ezagutuko balitu, ez lukete botorik jasoko, eta horregatik ari dira polemika faltsuen inguruan eztabaidatzen", gaineratu du. Navasen aburuz, EAJk, PSEk eta PPk dagoeneko "hitzarmen bat sinatuta dute" maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean doikuntza eta murrizketa gehiago egiteko aurrekontu publikoetan, hezkuntzan eta prestazioetan. "Azkenik koordainketa ezarriko dute", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea