X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Hauteskunde osteko ituna ote duten galdetu die Bilduk EAJri eta PSEri

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak esan du ez duela Madrildik "abertzaleak, burujabeak eta ezkertiarrak erakundeetako kudeaketatik apartatzen" utziko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak "Gipuzkoan eta Euskal Herriko gainerako lurraldeetan hauteskunde osteko akordioa" ote duten "argitzeko" eskatu die Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari eta Iñigo Urkullu EAJren presidenteari.

Donostian egindako ekitaldi batean Garitanok azaldu duenez, baliteke Madrilen "trikimailuak" egiten aritzea "abertzaleak, burujabeak eta ezkertiarrak erakundeetako kudeaketatik apartatzeko".

Kanpainako ekitaldian, Garitanok esan du euskal herritarrak "bizkortze demokratikoa egiteko gai" izan direla eta "Madrildik" koalizioaren zerrendak "baliogabetzeko saiakera totalitarioa gelditu" dutela.

"Madrilek lezio demokratiko handia jaso du, eta ez dugu Erreinukoen harrotasunarekin egin, herri honek aurrera egin nahi duelako, umiltasunez egin dugu aurrera", gaineratu du Bilduren ordezkariak.

Garitanok azpimarratu du Euskal Herriak "aldaketa gauzatu" behar duela, "gatazka konpondu" eta "askatasunean erabaki, aukera politiko guztien artean".

"Etorkizuna nahi dugu, iraungita dauden errezetak eta horiek sustatzen dituztenak atzean utziz", Garitanoren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea