X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Bildu: 'Donostialdeko metroaren eztabaida antzua da'

Koalizioaren iritzian, mugikortasunari buruzko eztabaida Donostialdeko metro baino harago doa. Horrenbestez, garraio publikoa eta bilete bakarra babestu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk uste du Donostiako mugikortasunaren "bizkarrezurra" garraio publikoa izan behar dela, "batzuek eztabaida Donostialdeko metrora zuzendu nahi duten arren". Agiri baten bidez, Bilduk kritikatu du egun Loiolatik Easo Plazara eta Loiolatik Añorgara trenez joateko bi prezio ezberdin ordaindu behar direla, "hiri bereko ibilbideak izanda". Horrez gain, Gipuzkoan errepide bikoitza amaitu gabe dagoela eta Garraio Agintaritzak funtzionatzen ez duela nabarmendu du. Gauzak horrela, Bilduren aburuz, Donostaildeko mugikortasuna "garraio publikoan, bizikletaren erabileraren eta beste barik oinez mugitzean" oinarritu behar da. Mugikortasunaren inguruan apustu estrategikoa egitea, bilete bakarra gauzatzea eta garraio publikoa ondo koordinatzea proposatu du Bilduk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea