X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde kanpaina

Erakundeetan gobernatzeko baino ez ditu itunak egingo PPk

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak hiru baldintza jarri ditu hauteskundeen ostean itunak egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak ohartarazi du bere alderdiak erakundeetan gobernatzeko baino ez dituela itunak egingo hauteskundeen ostean.

Basagoiti Laudion (Araba) izan da igande goizean, Santiago Abascal PPk eskualde horretan duen buruarekin, Javier de Andres ahaldun nagusigaiarekin eta alfonso Alonso Arabako PPko presidente eta Kongresuko diputatuarekin.

Bertan, Euskadiko ''popularren'' buruak hizpide hartu ditu foru eta udal hauteskundeen osteko balizko itunak.

Hori horrela, hiru baldintza jarri ditu PPk itunak sinatzeko. Lehenengoa, aipatu bezala, PPk erakundearen lidergoa izatea; eta bigarrena, ETA menperatzea eta krisia gainditzea lehentasun izatea.

"Gurekin gobernatu nahi dutenek terrorismoaren deslegitimizazioa, bizikidetza, Estatutua eta Konstituzioa jarri behar dute mahai gainean. Eta, gainera, programa zehatzak aurkeztu beharko dituzte krisia gainditzeko", azaldu du.

Hirugarren baldintza gisa, Bilduren aurkako jarrera erakustea aipatu du: "Bildukoek zenbat eta botere eta bozgorailu gutxiago, hobe".

Izan ere, bere esanetan, "Bildun agintea dutenek ez dute gaitzetsi ETAk egindako 944 hildeketako bakar bat ere", "eta horrek erakusten du ez zaiela axola ETAk euskal herritarrei egindako kalte guztia".

"Bati ez bazaio axola egin duena, berriz errepika dezake", ohartarazi du. Horrenbestez, ETA menperatzeko itxaropena ez dela "ez Bildu, ez Sortu, ez Batasuna" adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea