X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde kanpaina

Bilduren auziaren 'haserrea' bozkatzen 'bideratzeko' eskatu du PPk

Antonio Basagoitiren hitzetan, "lizunkeria" da ETAren "944 hilketetako bat ere" gaitzetsi ez duen alderdi bat udaletan egotea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak bozkatzera joateko dei egin die Bilduren legalizazioak piztutako haserrea "bideratzeko". Izan ere, "lizunkeria" da ETAren "944 hilketetako bat ere" gaitzetsi ez duen alderdi bat udaletan egotea.

Basagoiti Donostian izan da larunbat arratsaldean. Alberto Ruiz-Gallardonen parte-hartzea ere aurrez ikusita zegoen, baina Madrilgo alkateak arazoak izan ditu hegazkinarekin, eta ezin izan da Donostiara joan.

Ekitaldian, jarraitzaile batek Bilduri buruz galdetu dio, eta Basagoitik erantzun du koalizioarekin "gertatzen ari den guztia lizunkeria" dela.

"Lizunkeria da Bilduk horrenbeste abal-emaile intelektual eta judizial izatea", salatu du. Horrenbestez, "batasunoak" geldiarazteko PPk ahal eta zinegotzi gehien izan behar dituela erantsi du.

Basagoitiren hitzetan, PP "lehenbailehen" iritsi behar da agintera Espainia osoan, "gauzak ezberdin egiteko".

"Urkulluk Mariano Rajoyri mehatxu egingo balio, [PPko presidenteak] pikutara bidaliko luke", nabarmendu du. Horren ildotik, Urkulluk Batasunaren marka bat legeztatzea eskatuko balio, Rajoyk berriz "pikutara" bidaliko lukeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea