Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

16:54

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

'Boto progresista' eskatu du lehendakariak, PP eta EAJri aurre egiteko

Erredakzioa

Patxi Lopezek ohartarazi duenez, Alderdi Popularrak "murrizketa sozialak" gauzatu nahi ditu, eta EAJren helburu bakarra PSE boteretik kentzea da, "eta horretarako Bildurekin batzeko gai izango da".

64
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakariak datorren maiatzaren 22an bozkatzera joateko garrantzia azpimarratu du. Bozkatzera ez joatea PP eta EAJren mesederako izango dela iritzi dio eta, ohartarazi duenez, "eskuinak murrizketa sozialak gauzatu nahi ditu eta EAJk euskal herritarren artean zatiketa eragin nahi du".

PSEk igande honetan Gasteizen egindako ekitaldi nagusian hartu du hitza lehendakariak. Bertan izan dira, besteak beste, Txarli Prieto Arabako ahaldun nagusigaia eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkategaia.

Patxi Lopezek herritarrei gogoratu die euren "ahotsa entzuteko modurik eraginkorrena" hauteskundeetan parte hartzea dela, eta maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzek "gauza garrantzitsu askorengan" eragina izango dutela.

EAJk diputazioetan izan duen jarrerari aipu eginez, lehendakariak ondokoa esan du: "Euskadiren egoera hobetzeko eta krisia gainditzeko akordioa bilatzearen alde egitea edo akordioak oposizioa egiteko erabiltzea aukeratu behar da". Alderdi Popularrari aipu eginez, berriz, "zerbitzu publikoak hobetu edo zerbitzu publikoak pribatizatuko diren aukeratu behar da", erantsi du.

PSEko buruzagiak berriro nabarmendu nahi izan du bere alderdiak ez duela inolako fronterik osatzen. "Benetako frontea EAJk eratu nahi duena da, indar soberanistak batzeko deia egin baitu", zehaztu du. Patxi Lopezen iritzian, PSE boteretik kentzeko asmoz, EAJ "Bildurekin batzeko gai izango da", eta gogora ekarri du koalizioa Abiadura Handiko Trenaren edo Pasaiako Portuaren aurka dagoela, eta azpiegitura horiek "aurrerapena" suposatzen dutela.


Kritikak PPri eta botoa emateko deia

Alderdi Popularrari dagokionez, lehendakariak uste du "eskuinak krisia aitzakia moduan" erabiltzen duela "zerbitzu publikoak murrizteko eta enpresa pribatuek, besteon beharrizanen kontura, negozioa egin dezaten".

Gauzak horrela, herritar progresistei bozkatzera joateko deia luzatu die, "ongizatea eta zerbitzu publikoak babesteko". "Zuengatik erabakiak hartzeko aukera ematen badiezue , zuen kontrako erabakiak hartuko dituzte", ohartarazi die lehendakariak herritarrei.

Era berean, "elkarbizitzaren alde" dauden herritarrei botoa PSEri emateko galdegin die; izan ere, "guk amaituko dugu terrorismoarekin eta totalitarismoarekin", azpimarratu du.


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena