Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

18:04

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

Bilduk aurreratu du UPN agintetik kenduko duela

Erredakzioa

Nafarroako alderdiek hasiera eman diote kanpainako azken asteari, eta haien mezuak askotarikoak izan dira, ekonomiari eta berdintasunari buruzkoak, adibidez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Yolanda Barcina UPNko hautagaia Olazagutiara joan da, Portland taldeko zementu lantegi batera hain zuzen ere, eta Barrancako ehunka familiaren etorkizuna "arriskuan" jartzea leporatu die "alderdi eta sindikatu nazionalistei".

Barcinak beste hainbat enpresa aipatu ditu, Altsasuko Sunsundegui kasu, eta "sindikatu nazionalisten jokabidearen ondorioz", konpainia horren bideragarritasuna "kolokan" dagoela kritikatu du, "langileen etorkizuna defendatu baino, [sindikatu nazionalistek] politika independentistak egitea nahiago" baitute.

Ekonomiaz Patxi Zabaleta NaBaiko presidentegaia ere aritu da, baina lehenengo sektorekoa. Buruzagi abertzaleak "pertsonak" babestu egiten dituen politika baten alde egin du nekazaritzan eta abeltzaintzan, eta UPNk lurraldeen artean "desorekak" ekarri dituela salatu du.

Halaber, inkesten balorazio "oso positiboa" egin du, NaBaik barne arazoak gainditu egin dituela adierazten dutelako. Hori horrela, hauteskunde-kanpaina "luzeagoa" izatea gustatuko litzaiokeela esan du, "berriz ere bigarren indar bozkatuena izatea ez ezik, UPNri aurrez aurre begiratzea ere lortuko baitugu".

Roberto Jimenez PSNko zerrendaburuak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ekitaldi bat egin du Iruñean, eta Foru Erkidegoan bi sexuen arteko soldata ezberdintasuna % 28koa izatea deitoratu du.

Buruzagi sozialistaren esanetan, berdintasuna bere Gobernuaren "bandera" izango da, eta orain arte ere hala izan dela erakutsi duela azpimarratu du, "portzentajeak ikusita, PSOE baita zerrendetan emakumezko gehien dituen alderdia".

Jose Andres Burguete CDNko hautagaiak Nafarroako Polizien Legea erreformatzea eskatu du, Foruzaingoa "modernoagoa, eraginkorragoa, gertuagoa eta integralagoa" izan dadin. Bere aburuz, "azken hilabeteetan" UPNk eta PSNk "atzerapauso handiak" egin dituzte arlo honetan.

Jose Miguel Nuin Izquierda-Ezkerra koalizioko presidentegaiak kritikatu egin du Nafarroako Kutxaren aktibo guztiak Banca Civicara pasatzea, "finantziazio tresna propio bat desagertzea eta Madrilen banku txiki bat sortzea" ekarriko baitu.

Santiago Cervera PPNko hautagaiak esan du Nafarroa "PSOEren esku" dagoela, sozialistek "baldintzatu" egiten baitituzte UPNren politikak. Horrenbestez, sozialisten "zorigaiztoko politikak beste egun bakar bat ere ez hedatzeko berme bakarra" PP dela ohartarazi du.

Prentsaurrekoan, Maiorga Ramirez Bilduko zerrendaburuak aurreratu du koalizioa "hauteskunde gaueko ezustekoa" eta "UPN agintetik kenduko duena" izango dela.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena