X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

EB: 'PSE eta Bilduren aurrean, benetako ezkerra guk ordezkatzen dugu'

Arantza Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren iritzian, "Bildu EAJko eskuinarekin itunak egiteko prest dago eta PSEk aspaldi galdu zuen langile izaera".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen udal eta foru hauteskundeetan botorik "baliagarriena" Ezker Batuarena izango dela adierazi du Arantza Gonzalez (EB) Gipuzkoako diputatu nagusigaiak, izan ere, "Bildu deabruarekin, hots, EAJko eskuinarekin hitzarmenak sinatzeko prest dago eta PSEk aspaldi galdu zuen langile izaera".

EB Donostian egin du goizeko ekitaldi politikoa eta Gonzalezekin batera, bertan izan dira Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusia eta Kintxo Gomez Donostiako alkategaia.

Gauzak horrela, Bildu eta PSEren aurrean, "EBk ordezkatzen du benetako ezkerra eta guk gizarte eta lan eskubideak bermatzeko soilik sinatuko ditugu akordioak, aberastasuna eta zerbitzu sozialak modu orekatuan banatzeko", adierazi du.

Bestalde, Kintxo Gomezek Donostian abian jarri nahi dituen neurriak azaldu ditu, tartean garraio publikorako bilete bakarra aipatu du, "Euskotren, Adif (Renfe) eta hiri barruko nahiz kanpoko autobusak lotuta egon daitezen".

Egun indarrean dagoen mugikortasunerako eredua aldatzea proposatu du eta "eredu jasangarriaren alde" egingo duela iragarri du, "tren-zerbitzuaren eta garraio publikoaren aldeko apustu garbia eginda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea