X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
'Eskuina'ri eta EAJri botoak 'ez oparitzeko' dei egin du PSEk
Jose Antonio Pastorrek dekalogo bat aurkeztu du gizarte-ekintzaren arloan.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko ahaldun nagusigaiak ohartarazi du igandean "etxean" geratzeak "eskuinari" edota EAJri botoak "oparitzea" ekarriko lukeela. Bere esanetan, eskuinak Ongizate Estatua "desegitea" du helburu, eta jeltzaleek, "indar nazionalisten bilketen jokoan arituz", "agintean jarraitzea baino ez".
Pastor Bilboko Txurdinaga auzoan izan da astearte goizean, eta, bertan, hamar proposamen aurkeztu ditu gizarte-ekintza arloan. Dekalogoa hirugarren sektoreko 50 bat erakunderekin eztabaida eta kontsulta prozesua egin eta gero sortu dute.
Txosten horretan, sozialistek Ongizate Estatua "errotzea" eta berdintasun eta elkartasun politikak garatzea proposatu dute. Halaber, gizarte-ekintza "lehentasun" izatea promestu dute.
Hori horrela, "iruzurren aurkako borrokatik" lortutako baliabide guztiak (diru-bilketak eta isunak) azpiegitura sozialetara bideratuko dituzte.
Era beran, konpromisoa agertu dute gizarte-ekimenen sustapenarekin, betiere "Bizkaiko hirugarren sektorearen zeregina" kontuan hartuta, "klausula sozialen, zerbitzu itaunduen eta kontratazioen" bidez, zerbitzu sozial publikoak "erakunde horien bitartez" kudeatu ahal izateko.
PSE-EEk "zaharkitze aktiboa"ren eta baztertuen "gizarteratzea"ren alde egingo du.
Etxebizitza sozialak ere apustu izango dira, herritarrei "etxebizitza duinak" izateko eskubidea aitortuta.
Sozialisten dekalogoak urritasunak dituzten pertsonentzako politika berria garatzea aurrez ikusten du, baina "pertsona bera oinarri".