X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

NaBaik koalizio Gobernua osatzea proposatu dio PSNri

Patxi Zabaletak adierazi du boto-emaileek "eskubidea" dutela botoek "aldaketa Gobernua" egiteko edo "UPNren jarraipena" bermatzeko balioko duten jakiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta NaBaiko zerrendaburuak koalizio Gobernua osatzea proposatu dio astearte honetan PSNri. Proposamen horren arabera, Gobernuko presidentea zerrenda bozkatuenaren burua izango litzateke.

Nafarroako Jauregiaren aurrean egindako ekitaldi batean, Patxi Zabaletak adierazi du hautesleek "eskubidea" dutela igandeko hauteskundeetako botoek "aldaketa Gobernua" egiteko edo "UPNren jarraipena" bermatzeko balioko duten jakiteko, eta erabaki hori ezkutatzea "boto-emaileei iruzur egitea" litzatekeela ohartarazi du.

Zabaletaren esanetan, NaBai eta PSN "aldaketaren eragile nagusiak dira, eta konpromiso hori argi eta garbi hartu behar dute". Horrenbestez, hauteskunde-kanpaina bukatu baino lehen erabakia iragartzeko dei egin dio Alderdi Sozialistari.

PSNren erantzuna baiezkoa izango balitz, koalizio abertzalearen jarrera "onena" izango litzateke programa eta Gobernua osatzeko, NaBaiko zerrendaburuak azaldu duenez.

Sozialistek proposamena errefusatu egingo balute, baina, Zabaletak ohartarazi du dei egingo liekeela aldaketa nahi duten herritarrei, "PSNren boto-emaileei barne", NaBairen alde bozkatzeko. Izan ere, PSNren aldeko botoek UPN "agintean uzteko" balioko lukete.

Zabaletak zehaztu duenez, proposamena PSNri baino ez dio egin, bi indar horiek "Gobernu askotariko baten oinarri" izan beharko liratekeela uste baitu. Nolanahi ere, atea ez diotela "inori" itxiko gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea