X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Izquierda-Ezkerra aurrekontu parte-hartzaileen alde agertu da

Urritasun intelektualak, Nafarroako Kutxa, kultura eta ekologia, astearteko gai nagusiak alderdi nafarren artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina UPNko presidentegaiak iragarri du, Tasubinsa bisitatu eta gero, bere alderdiak praktiken programa bat sortuko dutela urritasun intelektuala duten pertsonei zuzenduta.

Barcinaren esanetan, UPNk zerbitzu sozialak indartzearen eta enplegu politikak politika sozialekin koordinatzearen alde egingo du, "ez baitago enplegua baino elementu barneratzaileagorik".

Nafarroa Bain ekonomia hartu dute hizpide, eta koalizioaren hautagaiek "erabakirik ez hartzeko" dei egin diote Nafarroako Kutxari, "hauteskundeak izateko lau egun baino ez baitira falta".

Bestalde, Uxue Barkos Iruñeko alkategaiak "Udaltzaingo gertuago" baten alde egin du, herritarrak "merezi duten" moduan artatzeko.

Juan Moscoso PSNren Iruñeko alkategaia kulturaz mintzatu da, Manuel Chaves Espainiako hirugarren presidenteordearekin batera ekitaldia egin baino ordu batzuk lehenago.

Moscosoren esanetan, Iruñak "kultura sortu behar du, eta irekia eta parte-hartzailea izan behar du". Gainera, UPNk "ondare kultural tristea" utzi duela salatu du.

Jose Andres Burguete CDNren presidentegaiak esan du bere alderdiak ez duela "beste murrizketa bakar bat ere" onartuko funtzionariontzat, eta Funtzio Publikoan "erreforma sakona" egitea proposatu du, "eragikorragoa eta kalitate handiagokoa" izan dadin.

Edurne Eguino Izquierda-Ezkerra koalizioaren Iruñeko alkategaia aurrekontu parte-hartzaileak egitearen alde agertu da, eta gai horretan "iruzur" egitea egotzi dio Yolanda Barcinari.

Santiago Cervera PPNko hautagaiak esan du ez duela zalantzarik Miguel Sanz Nafarroako presidenteak akordioa adostu duela PSNrekin, eta beraz, PP "soberan" duela.

Bilduk Iruñeko Arantzadi proiektua geldiaraztea eta "berriz diseinatzea" proposatu du, baratzeak bermatzeko eta kudeaketa eredu pribatua aldatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea