X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Enpleguaren aldeko akordio zabala sustatzea promestu du Bilbaok

Bestalde, Iñaki Azkuna Bilboko alkategaiak 2014 urterako Bizkaiko hiriburuak milioi bat turista lortzea jarri du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao EAJren Bizkaiko ahaldun nagusigaiak konpromisoa hartu du gainerako alderdiekin eta erakundeekin enpleguari buruzko itun zabal bat sustatzeko, "denok noranzko berean aurrera egin eta krisitik ateratzeko".

Bilboko Indautxu plazan egindako ekitaldi batean, Bilbaok adierazi du "unea" dela alderdi politiko guztiek ezberdintasunak alde batera utzi eta akordioa lortzeko, ekonomiaren eta enplegua alde.

Ekonomia suspertzeko helburuz, ahaldun nagusigai jeltzaleak enpresa-sarea "indartzea" proposatu du. Besteak beste, autonomoentzako kredituen interesak diruz laguntzea, kudeaketa eredu berriak barneratzeko eta nazioarteko merkatuetara hedatzeko laguntza zuzenak ematea eta sektore publikoaren eta pribatuaren lankidetza indartzea proposatu du.

Enpresaburu berriak babesteko eta teknologia berrikuntzaren industrian sartzeko ekimenak ere iragarri ditu.

Halaber, "talentu gaztea" sustatzearen eta Euskaditik alde egitea galaraztearen alde egin du.

Bestalde, Iñaki Azkuna Bilboko alkategaiak 2014 urterako Bizkaiko hiriburuak milioi bat bisitari lortzea jarri du helburu, eta, zeregin horretarako, Eusko Jaurlaritzarekin turismo gaietan lankidetza izatea defendatu du.

Gainera, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren artean turistak artatzeko "zentro handia" sortzea ere mahaigaineratu du.

Azkunak merkataritza eta ostalaritza sektorearen garrantzia goratu nahi izan du. Izan ere, bere esanetan, Bilboko dendek 26.500 lanpostu dituzte, ostalaritzan 2.814 establezimendu daude, eta 55 hotel daude, 7.074 pertsonarentzako lekuarekin.

Eraikinak zaharberritzen dituen Surbisa elkartea Bilboko establezimenduak suspertzen ere arituko dela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea