X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Soldata handienei zergak igotzea proposatu du Bilduk

Oskar Matutek adierazi du "premiazkoa" dela "zerga sistema mailakatua" ezartzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk uste du "premiazkoa" dela "zerga sistema mailakatua" ezartzea, tartean soldata handienei PFEZ zerga eta mozkin handiko enpresei elkarteen gaineko zerga igotzea.

Oskar Matute Bilduko bozeramailea Barakaldon izan da ostegun goizean, Zuriñe Gaintza ahaldun nagusigaiarekin batera. Bertan, Matutek esan du zergak ez direla dirua biltzeko modu bakarrak, baina bai "justizia sozialean aurrera egiteko tresna bat".

Bere esanetan, "lotsagarria" da "PSOEk, PPk eta EAJk" Ondarearen gaineko Zerga kendu izana, eta berreskuratzearen alde egin du, aberatsei zergak igotzeko.

Halaber, elkarteen gaineko zergak jaitsiz, "langileak kaleratzen eta enpresak deslokalizatzen dituzten bitartean krisi garaian eskandaluzko mozkinak biltzen dituzten enpresei zergak barkatzea" egotzi die aipatu alderdiei.

Matuteren esanetan, enpresa handiak "pozik" daude. Izan ere, "PSOEk eta EAJk kaleratzeak errazteko erreformak egiten dituzte", eta, aldi berean, enpresaburuen zergak jaitsi egiten dituzte.

"Bilduri programarik ez izatea egozten dioten alderdiek erakutsi egiten dute haiena berdin-berdina dela, [ondare] handiagoa dutenen alde egitea, txikiagoa dutenen kaltean."

Bestalde, Matutek esan du erakundeek "kalitatezko" zerbitzu sozial "duinak" eman behar dituztela, "koordainketarik eta murrizketarik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea