X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Hauteskunde-kanpaina
Urkullu: 'Espainiako Gobernuak konfiantza zorra du EAJrekin'
EAJko presidentearen esanetan, Exekutiboak adostutako eskuduntzak transferitu eta bakea eta bizikidetzaren normalizazioa indartu egin behar ditu.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi du PSOEk eta Espainiako Gobernuak "konfiantza zorra" dutela bere alderdiarekin, adostutako eskuduntzak transferitu eta bakea eta bizikidetzaren normalizazioa indartu egin behar baititu.
Urkullu Gasteizko hotel batean izan da ostegun arratsaldean, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusigaiarekin, Gorka Urtaran alkategaiarekin eta EAJko hainbat buruzagi ohirekin, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia, kasu.
EAJko presidenteak esan du PSE-PP ituna "zorigaiztokoa" izan dela, eta gogorarazi du Espainiako Gobernuari babesa agertu ziola Aurrekontuak onartzeko, transferentzia batzuk ematearen truke, baina oraindik ez direla gauzatu. "PSOEk eta Zapaterok konfiantza zorra dute EAJrekin, eta konfiantza barik oso zaila da [lankidetza]", ohartarazi du.
Jeltzaleen buruak azpimarratu nahi izan du "bake itxaropena" errealitate egitearen eta adostutako transferentziak betetzearen beharra, eta hurrengo egunetan transferentzia-sorta bat itxiko dutela aurreratu du.
Bere aldetik, Xabier Agirrek konpromisoa hartu du Araba "lehen martxan" jartzeko, eta Euskadi bakea lortzeko aukera onenean dagoela gaineratu du.
Bere esanetan, EAJk ez du esfortzurik aurreztuko hurrengo belaunaldiei "gizarte baketsua eta normaldua" uzteko.
Gorka Urtaranek politika egiteko beste modu bat aldarrikatu du, eta hurrengo balioak aipatu ditu: alderdien arteko akordioak, herritarrekiko gertutasuna, parte-hartzea eta umiltasuna.
Halaber, Gasteiz jasangarritasun eredu izatea defendatu du.