X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M-22ko hauteskundeak

Hauteslekuak itxita daude dagoeneko; zenbaketari ekiteko ordua

Parte-hartzea % 48,8koa zen 18:45ean Euskadin eta %53,04koa Nafarroan. Euskadin, abstentzioak gora egin du apur bat; Nafarroan, aldiz, duela lau urte izandakoaren antzekoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuak itxita daude Euskadi eta Nafarroan 20:00etatik.&' || 'nbsp;Barne Ministeritzatik emandako datuen arabera, parte-hartzea EAEn % 48,81ekoa izan da 18:45ean, duela lau urte, ordea, % 47,72koa zen ordu berdinean.

Araban % 46,67ko parte-hartzea egon da 18:45etarako, 2007an ordu berean % 47,43koa izan zen.

Bizkaian, berriz, parte-hartzea % 49,38koa da, eta 2007an, % 48,35ekoa zen.

Gipuzkoan, azkenik, erroldaren % 48,80k bozkatu du 18:45etarako, eta duela lau urte ordu berean % 46,80koa zen zifra hori.

Nafarroako eta Espainiako datuak

Nafarroan, berriz, hautesleen % 53,04k eman du botoa 18:45etarako. Duela lau urte % 58,64koa izan zen.

Espainiako Barne Ministerioak eman dituen datuen arabera % 49,80koa izan da 18:45 arte Udal eta Foru Hauteskundeetako parte-hartzea, 2007koa % 49,03koa izan zen, www.resultados2011.mir.es web orrian argitaratutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea