cerrar buscador

Udal eta foru hauteskundeak 2019: Maiatzaren 26an, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

15:11

Udalen osaketa

M-22ko hauteskundeak

Normaltasuna nagusi EAEko eta Nafarroako hauteslekuetan

Erredakzioa

20:00ak arte zabalik egongo dira hauteslekuak. EAEn 1.728.984 lagun daude udal eta foru hauteskundeetan botoa ematera deituta; Nafarroan, berriz, 468.216.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Goizeko 09:00etan zabaldu dituzte Euskadiko hauteslekuak eta 20:00ak arte herritarren botoak biltzen egongo dira. 1.728.984 pertsonak dute gaur botoa emateko eskubidea EAEn, udal eta foru hauteskundeetan;&' || 'nbsp;hau da, 2007an baino 63.454 gutxiago.

Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera, Bizkaian 924.805 hautesle daude (2007ko maiatzaren 27ko hauteskundeetan baino 37.228 gutxiago); Gipuzkoan, 557.175 hautesle (24.698 gutxiago) eta Araban 247.004 (1.528 gutxiago).

Hautesle guztien artean, 6.948 atzerrian izen emanda daude.

Udal hauteskundeei dagokienez, Euskadin 2.627 zinegotzi hautatuko dituzte, EAEko 251 udaletan; 112 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 51 Araban.

Bizkaia da zinegotzi gehien hautatuko dituen herrialdea (1.228), ondoren Gipuzkoa dago (968 zinegotzi) eta azkenik, Araba 431 zinegotzirekin.



Foru hateskundeak: 153 biltzarkide

Foru hauteskundeei dagokienez, EAEko hautesleek 153 biltzarkide hautatuko dituzte.

Bizkaian, Bilboko hauteskunde barrutian 16 biltzarkide hautatuko dituzte, Enkarterrietan 13, Busturian beste 13 eta bederatzi Durangon.

Gipuzkoari dagokionez, Donostialdeakoek 17 biltzarkide hautatuko dituzte, Debako barrutikoek 14, Bidasoakoek 11 eta Oriakoek bederatzi.

Azkenik, Araban, Gasteizko hauteskunde barrutian 39 biltzarkide hautatuko dituzte, Aialakoan sei eta zazpi Lurralde Jareetan.


8.298 herritar, 2.766 hauteslekuetan

Igandean 8.298 herritar izango dira Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 760 hauteslekuetako 2.766 mahaietan. Beste 16.596 ordezko izendatu dituzte.

Lurraldeka, Bizkaian 344 hautesleku izango dira, 1.474 mahai, 4.422 presidente eta mahaikide eta 8.844 mahaikiderekin.

Gipuzkoan, 2.625 pertsona izango dira 310 hauteslekuetako 875 mahaietan, 5.250 ordezkarirekin. Azkenik Araban, 417 mahai egongo dira 106 hauteslekuetan, 1.251 mahaikide eta 2.502 ordezkorekin.

Herrizaingo Sailak 5.700 ertzain jarriko ditu, hiru lan-txandetan banatuta, hauteskundeetako segurtasuna bermatzeko.


Posta bidezko botoa
EAEko 37.768 herritarrek botoa eman dute dagoeneko posta bidez: Araban 4.316 boto jaso dituzte, Gipuzkoan 10.324 eta Bizkaian 23.128, Korreosek komunikatu batean zabaldutakoaren arabera.

Boto horiei ostegunean, maiatzaren 19an, bidalitakoak gehituko zaizkie. Osteguna zen, hain zuzen, hauteskunde-batzordeak botoa postaz bidaltzeko ezarritako azken eguna.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena