Udal eta foru hauteskundeak -
KANPAINAURREA
"Segurtasun eza" dagoela onartzeko eskatu die PPk administrazioei, konponbideak bilatzen hasteko
Borja Corominas PPren Donostiako alkategaiak esan du segurtasun ezak "aukerak galtzea" dakarrela, eta polizientzako baliabide gehiago eskatu ditu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramaile eta alkatetzarako PPren hautagaiak Egia auzoko saltoki batzuk bisitatu ditu, "auzoan bizi den segurtasun eza" salatzeko eta neurriak eskatzeko. Hala, Administrazioei eskatu die onar dezatela hiriburuetan zein Euskadin, oro har, "segurtasun gabezia arazo bat" dagoela.
Corominasek gaineratu du segurtasun ezak "aukerak galtzea" dakarrela, eta baliabide "nahikoak" eskatu ditu polizientzat. Hautagai popularrak "gure poliziari prestigioa emateko kontzientziazio kanpaina" bat abiatzea ere eskatu du, izan ere, "gizarteak, euskal herritarrok gure polizien lana, ahalegina eta konpromisoa errespetatzen ez baditugu, segurtasun ezaren arazoak ez du irtenbiderik izango", esan du.
"Informatiboetan Donostian edo Gasteizen labankadaz eragindako heriotza baten berri ematen den bakoitzean edota Bilbon banden arteko borroka bat izan dela jakinarazten denean, aukerak galtzen ari gara eta Euskadik ezin du aukerarik galdu politikarien geldotasun eta ezintasunagatik".