Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

EH Bilduk salatu du "Osakidetzaren gainbehera urrunetik" datorrela, eta "desegiten jarraituko" duela

Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako alkategaiak ohartarazi duenez, "pertsonen osasunarekin ez da jolasten eta ez da negoziorik egiten".

Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako alkategaia. Argazkia: EH Bildu
Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako alkategaia. Argazkia: EH Bildu
Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako alkategaia. Argazkia: EH Bildu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren "desegitea" salatzeko helburuz atzo euskal hiriburutan izandako manifestazioen harira, "Osakidetzaren gainbehera urrunetik" datorrela salatu du Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako alkategaiak.

Igande honetan Irunen egindako ekitaldian Izagirrek adierazi duenez, "Osakidetzako erabiltzailea eta medikua naizen aldetik, euskal herritarren gehiengoaren sentipen hori berretsi dezaket". "Gainbehera hori" Irunen bertan ere ikus daitekeela gaineratu du, "anbulatorio berri baten eskaera historikoari erantzun gabe jarraitzen dutelako, eta erabiltzaileek eskualdeko ospitaleko obra amaigabeen ondorioak pairatu behar dituztelako".

Izagirrek iragarri duenez, Jaurlaritzak "Osakidetza desegiten jarraituko du". Horren aurrean, EH Bilduk argi daukala gaineratu du Izagirrek: "pertsonen osasunarekin ez da jolasten eta ez da negoziorik egiten". Hortaz, "oinarrizko zerbitzuak eta eskubideak, hala nola osasunarenak, zaindu, babestu eta indartzearen" alde egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak gaur