Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
PPk hiri eredua aldatzeko deia egin du gazteak Bilbon gera daitezen
Esther Martinezek "lan aukera falta" salatu du, eta gogorarazi du Bilbo "Europar Batasuneko langabezia gehien duten 20 eremuetako batean" dagoela "25 urtetik beherakoen artean, % 38,5eko langabeziarekin".
agentziak | eitb media
Esther Martinez PPren Bilboko alkategaiak hiri eredua aldatzeko beharra azpimarratu du gazteak hiran gera daitezen, eta horretarako berrikuntza, garapena, ikerketa eta ekintzailetza sustatzeko neurriak proposatu ditu.
Martinezek PPren Belaunaldi Berrien batzar batean parte hartu du, eta enpleguarekin, etxebizitzarekin eta segurtasunarekin lotutako kontuak jorratu ditu "Aldaketa gara" lelopean.
Hautagai popularrak "lan aukera falta" salatu du, eta gogorarazi du Bilbo "Europar Batasuneko langabezia gehien duten 20 eremuetako batean" dagoela "25 urtetik beherakoen artean, % 38,5eko langabeziarekin".
Segurtasunari dagokionez, hautagaiak leku estrategikoetan "80 Laguntza puntu" jartzea proposatu du, eta bakoitzean segurtasun kamera bat eta kontrol zentroarekin lotutako botoi bat, larrialdi kasuetan sakatu ahal izateko.