Udal eta foru hauteskundeak
Kanpainaurrea
EAJren izena "zikintzen" dutenen aurrean, jeltzaleen "zorroztasuna" defendatu du Urkulluk
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Beatriz Artolazabal Gasteizko EAJren alkategaiak bere ibilbide politikoan erakutsitako gaitasuna ere azpimarratu du lehendakariak.
-
Beatriz Artolazabal Gasteizko EAJren alkategaia, lehendakariarekin batera. Argazkia: EFE
EAJren izenaz "aprobetxatzen diren, eta hura zikintzen eta akusazio bidegabe egiten dutenen" aurrean, Alderdi Jeltzalearen "zorroztasuna" defendatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Larunbat honetan Gasteizen EAJk egindako ekitaldi politiko batean parte hartu dute Urkulluk, Jose Antonio Suso EAJren Arabako Exekutiboaren presidenteak eta Beatriz Artolazabal hauteskundeetarako Gasteizko EAJren alkategaiak.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azken 8 urteetan egindako lana goratu du Urkulluk (publiko moduan izan da Urtaran), eta Beatriz Artolazabal alkategaiak bere ibilbide politikoan erakutsitako gaitasuna ere azpimarratu du. "Ez da berarentzako erraza egungo alkatearen lana hobetzea", gaineratu du.