Udal eta foru hauteskundeak -

KANPAINAURREA

Gazteek Donostian bizitzeko eskubidea dutela defendatu du Marisol Garmendiak

Donostiako Udalerako hautagai sozialistak esan duenez, maiatzaren 28an "lidergo berria edo jada agortua dagoen lidergo zaharraren artean aukeratu behar dute herritarrek".

Marisol Garmendia programa azaltzen, gaur, Donostian. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Marisol Garmendia programa azaltzen, gaur, Donostian. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Marisol Garmendia programa azaltzen, gaur, Donostian. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marisol Garmendia PSE-EEren Donostiako alkategaiak ekitaldia egin du eguerdian bere programa aurkeztu eta bere hautagaitza aldarrikatzeko. "Gazteek erabakitzeko eskubidearen inguruan duten zalantzarik handiena Donostian bizitzea erabakitzeko eskubidea da" ohartarazi du. Hala, hauteskude hauetan "asko" dagoela jokoan esan du, "lidergo berria edo jada agortua dagoen lidergo zaharraren artean aukeratu behar" dutelako herritarrek.

Jesus Eguiguren sozialistak aurkeztu du Zuloaga plazan, zuzeneko musikarekin egin duten ekitaldia. Garmendiarena "hautagaitza irabazlea" dela nabarmendu du Eguigurenek, irabazi eta Donostian lehen aldiz emakume bat izango dela alkate aldarrikatuz.

Hautagai sozialistak, bere aldetik, "ez dauden tokian arazorik ez dutela sortzen" esan du sozialistetaz, baina, era berean, ez dituztela arazoak "alfonbra azpian ezkutatzen" ere. Lidergo anbiziotsua garatu nahi duela esan du, erabakiak pasioz hartuz eta Donostiaren oraina eta etorkizuna proiektu eta ideia berriz betez.

"Gazteek mundura atera eta gero Donostiara itzultzeko duten eskubidea" erreibindikatu du, gainera, "hemen behar ditugu" esan du. Ildo horretan, Donostia "gaztetu eta aukera berriak" sortzea defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Hautagaiak