Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
EAJ: "Kalitatezko zaintzak bermatzen ditugu, Gipuzkoak politika sozialen abangoardian jarrai dezan"
Gipuzkoako adinekoen 30 egoitzetan abiatutako eraldaketa prozesua goratu du Eider Mendoza EAJko ahaldungaiak, "pertsonarengan oinarritutako egoitza eredu etxezaleago batera" doalako.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eider Mendoza Gipuzkoako EAJko ahaldungaiak adierazi duenez, "kalitatezko zaintzak bermatzen" dituela Alderdi Jeltzaleak, Gipuzkoak "politika sozialen abangoardian jarrai dezan". Igande honetan izandako Debabarrenako udaletxeetako alkategaien aurkezpen ekitaldian izan da Mendoza, Deban. Politika sozialak izan ditu hizpide, eta babes sozialerako kudeaketa aurreratua aldarrikatu du.
Gainera, Gipuzkoako adinekoen 30 egoitzetan abiatutako eraldaketa prozesua goratu du, "pertsonarengan oinarritutako egoitza eredu etxezaleago batera" doalako, eta eredu mota hori zabaltzeko asmoa erakutsi du, horren ardatzak "berrikuntza, pertsonalizazioa eta komunitatearekiko harremana" direlako.