Udal eta foru hauteskundeak -
Kanpainaurrea
Gurutze-bide "arriskutsuetan" oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak hitzeman ditu Ainhoa Domaicak
Gasteizko Alkatetzara iritsiz gero, hiru ikastetxeen inguruetan oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak jarriko dituela hitzeman du Alderdi Popularreko hautagaiak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ainhoa Domaica Gasteizko PPko alkategaiak hitzeman duenez, Alkatetzara iritsiz gero, oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak jarriko ditu Pedro Asua eta Beato Tomas de Zumarraga kaleen arteko "bide-gurutze arriskutsuan", Abendaño Ikastolaren ondoan, eta baita Angel Ganivet eta Calasanz-Eskolapioak ikastetxeen inguruetan ere.
Pedro Asua eta Beato Tomas de Zumarraga kaleen artean dagoen bide-gurutzea bisitatu du Domaicak, eta EAJketa PSE-EEk osatutako udal Gobernuak "ezkutatutako" Udaltzaingoaren txostena aipatu du.
Horren arabera, autobus elektriko inteligentearen ibilbideak "arriskua" zekarren bide-segurtasunerako hiru ikastetxeen inguruetan, hala nola, Abendaño Ikastola, Angel Ganivet eta Calasanz-Eskolapioak ikastetxeetan. Gainera, kaltetutako familien eskaerei "muzin egitea" leporatu die jeltzaleei eta sozialisteei.