Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Euskadiko PPk Belaunaldi Berrietako gazteak aurkeztu ditu Gernikako Batzar Etxean

Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidente eta ahaldun nagusigaiak Alderdi Popularraren "balioen" erabilgarritasuna defendatu du, "gizartearen amorrua, erakundeen hondatzea eta demokraziaren izen ona galtzea" nagusi diren une honetan.

Raquel Gonzalez eta Belaunaldi Berrietako gazteak, Gernikan. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Raquel Gonzalez eta Belaunaldi Berrietako gazteak, Gernikan. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Raquel Gonzalez eta Belaunaldi Berrietako gazteak, Gernikan. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidente eta ahaldun nagusigaiak maiatzaren 28ko hauteskundeetarako zerrendetan dauden Belaunaldi Berrietako gazteak aurkeztu ditu igande honetan Gernikako Batzar Etxean. "Inplikatuta eta aktibo dauden gazteak dira, gauzak aldatzeko prest daudenak eta bizilagunekin eta, oro har, gizartearekin konprometituta daudenak", nabarmendu du.

Bere hitzaldian, Gonzalezek Alderdi Popularraren "baloreen" erabilgarritasuna defendatu du, "gizartearen amorru itogarrian, erakundeen hondatzean eta demokraziaren izen ona galtzea" nagusi diren une honetan.

Maiatzaren 28an "duintasun demokratikoa" jokoan dagoela uste du, eta PPk "pertsonengatik eta pertsonentzat" politikak egiten dituela eta horietako askori erakundeetan "ahotsa" ematen diela ziurtatu du. "Euskalduna izateak ez du esan nahi nazionalista izatea, lur hau maitatzea esan nahi du", gaineratu du.

Era berean, gazteak Euskaditik ez joatearen aldeko apustua egin du, bai eta etxebizitza erosteko eta alokatzeko zerga kenkariak sustatzearen aldekoa ere. Bukatzeko, "erronkatzat" jo du Aldundia bizkaitarren zerbitzura jartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gernika-Lumo bideoak Euskadiko PP berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak gaur