Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Asensiok "herritarren eskubideak defendatzeko borrokatuko duen" gobernu bat aldarrikatu du Gipuzkoarentzat

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusirako PSEren hautagaiak nazionalisten eta Podemosen "lehentasun subiranistak" kritikatu ditu Irunen.

Jose Ignacio Asensio, igande honetan, Irunen. Argazkia: @asensioji
Jose Ignacio Asensio, igande honetan, Irunen. Argazkia: @asensioji
Jose Ignacio Asensio, igande honetan, Irunen. Argazkia: @asensioji

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusirako PSEren hautagaiak esan du Gipuzkoak herritarren eskubideak defendatzeko "borrokatuko" den gobernu bat behar duela, eta ez nazionalisten eta Podemosen "lehentasun subiranistak". Gainera, EAJ horrelako ametsak eta eztabaidak "berpizten" ari dela kritikatu du, maiatzaren 28ko hauteskundeak jeltzaleen eta EH Bilduren artean egitea baieztatzen duenean.

Asensiok Irunen egin ditu adierazpenok, Bidasoa Oiartzun barrutiko hautagaitzaren aurkezpenean, Jose Antonio Santano Irungo alkate eta berrautaketarako hautagaiarekin eta Rafaela Romero Batzar Nagusietarako hautagaitzaren zerrendaburu eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin batera.

Hautagai sozialistak nabarmendu du EAJren eta EH Bilduren hautagaiak "iritzi eta baldintza berekoak" direla, "muturreko abertzaleak direlako" eta "haiek hala esaten dutelako". Hala, Mendozak "Gipuzkoa lurralde abertzalea" dela esan zuela gogorarazi du, eta "abertzaleen artean bakarrik aukeratu" behar dela, "besteontzat ezer utzi gabe".

"Guk ezetz esaten diogu. Herritarrenganako errespetu pixka bat izan dezatela, inork ez digu esan behar nola sentitu behar garen, nola pentsatu behar dugun edo zein hizkuntzatan hitz egin behar dugun. Herritarrak diren bezala errespetatzeko bermea Alderdi Sozialista da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Bizkaia Eguneko albisteak Irun bideoak Eguneko albisteak Hauteskundeak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa