Udal eta foru hauteskundeak -

Hauteskunde mahaia

Hauteskunde mahaitik libratzeko azken aukera: ordezko bat bilatzea

Denek ezin diote hauteskunde mahaiari uko egin. Kasu batzuetan bakarrik onartzen da uko egitea. Horregatik, ordezko bat bilatzea da azken bidea.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen egunetan, Hauteskunde Batzordearen jakinarazpen ofiziala iritsiko zaie mahai batean egotea egokitu zaienei: zuri tokatu zaizu, zozketa bidez, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan demokraziaren festan parte hartzea.

Betebehar horretatik behar bezala libratu ezin direnentzat, azken aukera ordezko bat bilatzea izango da. Horretarako, "zorionekoek" hauteskunde mahai bereko norbait bilatu beharko dute (hau da, auzokide bat), Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkeztu eta paperak trukatu ahal izateko.

Ezingo da, inola ere, betebehar horrekin salerosketarik egin. Batzordeak gogor zigortuko zaitu hauteskunde mahaian bere eginkizuna betetzeko beste pertsona bati ordaindu diozula jakinez gero.

Tokatu bazaizu, nahitaez joan beharko duzu mahaira, eta hauteskunde egunean aurkezten ez bazara, zehapen bat, isun bat edo urtebeteko espetxe zigor bat jaso ahalko duzu.

EITB

Hauteskunde mahaian egotetik salbuesteko arrazoi batzuk aurreikusita daude, baina behar bezala justifikatu beharko dira batzordearen aurrean. 70 urtetik gora dituztenak automakikoki geratuko dira zozketatik kanpo, baina 65 eta 70 urte bitartean dituztenek argudiatu dezakete ez direla pertsona egokiak egokitu zaien zeregina betetzeko.

Era berean, bestelako arrazoiak ere badaude: haurdun egotea (sei hilabeteko edo hortik eta gora), hurrengo egunean ospitalera joan behar izatea, aldatu ezin den familia-ospakizun berezi bat izatea edo sektore bereziren batean lan egin behar izatea, hala nola hauteskunde egunari buruzko informazioa eman behar duten komunikabideetan (albistegien arduraduna izanez gero bakarrik).

EITB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak