Udal eta foru hauteskundeak -

Hauteskunde kanpaina

Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere

EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.

Hauteskunde-hautagaietako batzuk, iruditan. Argazkia: EFE
Hauteskunde-hautagaietako batzuk, iruditan. Argazkia: EFE
Hauteskunde-hautagaietako batzuk, iruditan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.

EAJ

Jeltzaleek mitin nazionala eskaini dute Eibarren (Gipuzkoa). Gipuzkoa ezker abertzaleak gobernatu zuen garaietara itzultzea ez dutela onartuko esan du han Andoni Ortuzarrek. EAJren EBBko presidenteak ohartarazi du Eibarren EH Bilduk eta Podemosek ezkerreko eusko-espainiar ententea osatu dutela EAJ agintetik kendu eta esperimentuak egiteko.

Gipuzkoa ezker abertzaleak gobernatu zuen garaietara itzultzea ez dutela onartuko esan du Ortuzarrek

01:11

EH BILDU

Koalizio independentistak bi hitzordu izan ditu gaur, biak goizean. 11:00etan izan da lehena, Donostiako Loiola plazan, eta han bertan Juan Karlos Izagirre EH Bilduko Donostiako alkategaiak bere proposamenak azaldu ditu.

Geroago, Gasteizko Andra Mari Zuriko plazan izan da bigarren ekitaldi nagusia, 12:30etik aurrera. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Eva Lopez de Arroyabe Arabako ahaldungaia eta Rocio Vitero Gasteizko alkategaia izan dira bertan. Gasteizen soilik ez, Arabako herri populatuenetan irabazteko aukerak daudela nabarmendu du Eva Lopez de Arroyabe ahaldungaiak, eta bultzada hori beretzat ere eskatu du.

Herritarrei entzungor egiten dieten EAJ eta PSEren aurrean, boto eraginkorra ematera deitu du Otegik

01:09

PSE

Patxi Lopez Kongresuak PSOEk duen bozeramailea berriro izan da EAEko hauteskunde-kanpainan. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarekin bildu da 11:30etatik aurrera Donostiako Zuloaga plazan. Ekitaldi hartan, Marisol Garmendia Donostiako alkategai sozialistak aldaketa lasaia agindu du, berea dela aurrera egiteko aukera bakarra.

Bestalde, herritarrei arreta eskaintzeko euren proposamenak azaldu ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkategai sozialistak, Gasteizen bertan, Loma Jeneralaren plazan, 12:00etan.

Sozialistak gobernuetan egotearen garrantzia azpimarratu du Eneko Anduezak Donostian
Sozialistak gobernuetan egotearen garrantzia azpimarratu du Eneko Anduezak Donostian
Sozialistak gobernuetan egotearen garrantzia azpimarratu du Eneko Anduezak Donostian

01:06

ELKARREKIN PODEMOS

Rafa Mayoral Podemoseko buruzagia Arrasateko Biteri plazan izango da 11:30etik aurrera, Roberto Uriarte eta koalizioaren beste hautagaiekin batera. Ezkerreko koalizioak kooperatiben kidetasun eredu bera partekatzen duela esanez, herriari norabidea aldatzeko beharra aldarrikatu du Eva Abuin Arrasaterako alkategaiak. 

Kooperatibismoaren aldarrikapena egin du Elkarrekin koalizioak Arrasaten
Kooperatibismoaren aldarrikapena egin du Elkarrekin koalizioak Arrasaten
Kooperatibismoaren aldarrikapena egin du Elkarrekin koalizioak Arrasaten

00:50

PP

Alderdi Popularrak Donostian egin du igande honetako ekitaldi nagusia. Borja Corominas PPko alkategaiak parte hartu du, 11:00etan, Alderdi Ederren, Udaletxe parean.

Gainera, Bilborako zerrenda ixten duen Isabel Diaz Ayuso izan da asteburuko protagonista PPren kanpainan. Euskalduna Jauregian 600dik gora lagun bildu ditu, eta horien aurrean esan du Madrilerako duen eredu arrakastatsua Euskadira ekarri nahi duela.

Bilborako zerrenda ixten duen Isabel Diaz Ayuso izan da asteburuko protagonista PPren kanpainan
Bilborako zerrenda ixten duen Isabel Diaz Ayuso izan da asteburuko protagonista PPren kanpainan
Bilborako zerrenda ixten duen Isabel Diaz Ayuso izan da asteburuko protagonista PPren kanpainan

00:47

NAFARROA

Ekitaldi nagusiak Iruñean izan dira. Maria Chivite PSNko presidentegaiak eta Isabel Rodriguez Espainiako Lurralde Politikako ministroak Sarasate Pasealekuan izan den agerraldian parte hartu dute, 09:30ean.

Javier Esparza UPNko presidentegaia Buztintxuriko osasun-zentroan izan da.

Begoña Alfaro Zurekin Nafarroako Parlamenturako hautagaia udalgintzari buruz aritu da hainbat hautagairekin, Zaldi Zurian, 10:30etatik aurrera.

Joseba Asiron Iruñeko EH Bilduko alkateagiak auzoen jai-ereduari eta kulturari buruz hitz egin du Lopez frontoiaren atzekaldean, 11:00etan.

Geroa Bairen ekitaldian, berriz, Uxue Barkos presidentegaia eta Koldo Martinez Iruñeko alkategaia, besteak, beste, izan dira.

PPri dagokionez, Carlos Garcia Aduanero Iruñeko alkategaia komunikabideen aurrean izan da Irunlarrean.

Kanpaina azken txanpan sartu izanak eragin zuzena izan du mezuetan, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala zuzentzeko aukerak eta hitzarmen asmoak plazaratu baitituzte alderdi guztiek.

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramailea ekarri du Alderdi Sozialistak Iruñera
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramailea ekarri du Alderdi Sozialistak Iruñera
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramailea ekarri du Alderdi Sozialistak Iruñera

01:09
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV UPN Geroa Bai Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Nafarroako PP