20:28

Bilbo

Bilbon

Eraso matxisten aurkako konpromisoa eskatu du Aburtok

agentziak | erredakzioa

Juan Maria Aburtok Aste Nagusian gertatutako azken eraso matxista gaitzetsi du, eta erasoak egiten dituztenen jokabide "koldarra eta zakarra" salatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak gizarte osoaren laguntza eskatu dute gaur eraso matxistei aurre egiteko eta "gaitz" horrekin bukatzeko.

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Aste Nagusian gertatutako azken eraso matxisten aurka isilean egindako elkarretaratzean parte hartu dute gaur arratsaldean, Bilboko udaletxearen eskaileretan.

Aburtok Aste Nagusian gertatutako azken eraso matxista gaitzetsi du, eta erasoak egiten dituztenen jokabide "koldarra eta zakarra" salatu du.

"Ezinezkoa da segundo bat gehiago ere pairatu", esan du, eta errespetua galtzekotan jokabide horiek salatzeko beharra aldarrikatu du.

Ildo horretan, azken eraso matxistari aurre egin izana eta salaketa jarri izana txalotu du Aburtok, horri esker erasotzaileak atxilotuak izan direlako, eta "erasoa ez da zigorrik gabe geldituko", gaineratu du.

 

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 
 

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago