16:40

Bilbo

Abenduaren 21ean

Bilboko San Tomas azokak emakume kirolariak omenduko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

286 postu izango dira Arriaga plazan eta Plaza Barrian. Gainera, jostailu-bilketa ere egingo dute.

  • Bilboko San Tomas azokoako artxiboko irudi bat. Argazkia: Begoña Barrutia

    Bilboko San Tomas azokoako artxiboko irudi bat. Argazkia: Begoña Barrutia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko San Tomas azokak 286 postu izango ditu aurten, eta 140 baserritarretakoak. Gainera, hainbat emakumezko kirolari omenduko dituzte, eta Arriaga Plazan jostailu-bilketa egingo dute.

Ohi bezala, azoka abenduaren 21ean egingo dute, Areatzan eta Plaza Barrian. Bertan, baserritarrek euren produktuak salduko dituzte, hala nola barazkiak, fruituak, gazta, eztia, kontserbak, ogia, txakolina eta sagardoa.

Azokari hasiera emateko ekitaldi ofiziala goizean egingo da BBK-k jarriko duen stand solidarioan, eta aurten ohiko azoka-etxolen kopia txiki bat emango die erakundeak emakume kirolari ospetsu batzuei, alegia, Athleticeko emakumezko jokalariei, Joane Somarriba txirrindulariari, Gaztedi sokatira-taldeari, Rakel Mateo triatleta paraolinpiarrari eta Maider Unda borrokalariari. Aitortza horren helburua da kirolean berdintasuna sustatzeko egiten duten ahaleginari gorazarre egitea.

Guztientzat jostailuak

San Tomas Azokak ez ditu ahaztuko Gabonak ondo ospatzeko eta Olentzeroren opariez gozatzeko zailtasunak dituzten umeak. Horren ildotik, BBK Fundazioak, Koopera gizarte-berrikuntzako kooperatibarekin lankidetzan, jostailuak batzeko elkartasun-gune bat jarriko du Arriaga Antzokiko zabaldegian.

Bilketa-kanpaina abenduaren 19an hasiko da eta 22ra luzatuko da. Ekimenaren helburua, umeentzako jostailuak batzeaz gain, borondatez emateak eta elkartasunak duten garrantziaz txikienak kontzientziatzea da.

Baserritarrentzako BBK sariak

Badira 5 urte BBK San Tomas azokaren esparruaz baliatzen dela baserritarren lan edo beharra balioan jartzeko, artisau-erako ekoizpen-ereduaren alde eginez eta beren parte-hartzearen bidez Bizkaiko azoketan lehen sektorea garatzen laguntzen dute eta.

Horren haritik, eta bertoko ekoizleei gorazarre egiteko helburuaz, datorren urtarrilaren 11n San Tomas 2016 Sariak emango ditu BBK-k, Bizkaiko nekazarien eta abeltzainen bikaintasuna aitortzeko.

Zeremonia BBK Salan izango da, eta ohorezko plaka eta 600 euroko txekea emango zaie sarituei.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena