Gizartea -
Abenduak 21
Non ospatuko dute San Tomas jaia?
Bilbon, Donostian, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian, Hondarribian, Usurbilen, Errenterian eta Arrasaten tradizio handiko jaia ospatuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Asteazken honetan, abenduak 21, San Tomas ospatuko dute Euskal Herriko toki askotan. Hala, bisitariek bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute, hala nola, tradizio handia duten taloa, txistorra eta sagardoa. Horretaz gain, fruta eta barazki postuak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Aurreko urteetan egin bezala, Bilbok eta Donostiak San Tomas jaia ospatuko dute aurten. Alabaina, Euskal Herriko beste herri askotan ere San Tomas egunarekin gozatzeko aukera egongo da: Lekeitio, Zaldibar, Azpeitia, Hondarribia, Usurbil eta Errenteria, besteak beste.
Arrasaten, berriz, egun bat geroago (abenduaren 22an), Santamasak ospatuko dituzte.
Bilboko Metroaren zerbitzua
Urtero bezala, San Tomas egunean pertsona askok garraiobide publikoa erabiltzea aurreikusten da. Arrazoi horregatik, Bilboko Metroak zerbitzu berezia eskainiko du asteazkenean; ohiko zerbitzua indartuz.
Hala, joan-etorrien maiztasuna areagotuko dute eta azken trena 23:06an abiatuko da Etxebarritik.