Bilboko Aste Nagusia
Segurtasuna
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, uniformerik gabeko agenteek Aste Nagusiko jai-eremua zainduko dute, gerta litezkeen lapurretak edo liskarrak prebenitzeko asmoz.
Udaltzaingoko eta Ertzaintzako poliziak hiri osoan zehar zabalduko dira. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bilera egin dute asteazken honetan, abuztuak 17, 2016ko Aste Nagusiko segurtasuna koordinatzeko. Horrela, bada, datorren larunbatean hasiko diren jaiei dagokienez, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren agenteak hiri osoan zehar hedatuko dira, egunean 24 orduko zaintza ziurtatzeko. Hala, jende gehien biltzen den guneetan, uniformerik gabeko agenteak ibiliko dira prebentzio lanak egiten.
Bilboko Udalaren esanetan, bilerak polizien koordinazioa eta Aste Nagusirako eta datozen hilabeteetarako lehentasunak jarri eta lege-hausteak prebenitzeko azken xehetasunak lotzeko balio izan du.
Alde horretatik, egunean 24 orduko zaintza egongo da Aste Nagusian zehar, batez ere jende gehien biltzen den guneetan, liskarrak eta ordena publikoa nahasi lezaketen ekintzak prebenitzeko.
Era berean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren uniformerik gabeko agenteek jai-eremua zainduko dute, lapurretak saihesteko asmoz, Bilboko Udalak azaldu duenez.
Bilkuran, prebentzioa eta polizia-etxeetako unitate guztien jarduna azpimarratu dira. Izan ere, hurbileko polizia gisa jardunez, Bilboko kaleetan patruilan ibiliko dira lege- eta arau-hausteak prebenitu eta jazartzen, eta, beharrezkoa izanez gero, berehala ekiten eta gerta litezkeen eskaerei erantzuten.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa