cerrar buscador

14:57

Donostia

DONOSTIA

Bidegorri zati bat kendu egingo dute Kontxako pasealekuan

AGENCIAS | REDACCIÓN

Donostiako Udalaren eta Andia kaleko ertzaren arteko bidegorri zatia da kenduko dutena. 'Txirrindularien eta oinezkoen segurtasuna bermatzea da aldaketaren helburua', Udaletik esan dutenez.

  • Donostiako Udalaren eta Andia kaleko ertzaren arteko bidegorri zatia kenduko dute.

    Donostiako Udalaren eta Andia kaleko ertzaren arteko bidegorri zatia kenduko dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak Alderdi Ederreko bidegorri sarean aldaketak egingo ditu; Kontxako pasealekuko bidegorri zatia, parkearen eta zaldiko-maldikoaren ondokoa, kendu egingo dute, oinezkoentzako bakarrik utzita. 200 metro inguru dira guztira, Udalaren eta Andia kaleko ertzaren artean.

Pilar Arana Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotziak esan duenez, txirrindulari eta oinezkoen arteko "elkarbizitza zaila izan da sarritan eremu horretan". Paseatzeko erabili izan den gunea dela azpimarratu du Udalak. Aipatutako bidegorri zatia kenduta, "oinezkoen eta txirrindularien arteko liskarrak ekidingo dira eta bien segurtasuna bermatuko da", Aranaren iritzian.

"Oinezko askok erabiltzen dute gune hori eta, bereziki, haur txikiak dituzten familiak. Parkean jolasean ibiltzen diren haurrek bidegorria maiz gurutzatzen dute eta horrek arrisku egoerak sortzen ditu eta, beraz, erabakiaren ondorioz, gunea oinezkoentzat izango da", esan du zinegotziak.  

Bere hitzetan, "txirrindularientzako aldaketa ez da oso handia izango. Izan ere, Hernani kaleko bidegorria egin zenetik, haur-parkearen ondotik doan bidegorria gero eta gutxiago erabiltzen da. Txirrindulari gehienak Hernani kaleko bidegorritik joaten dira, Boulevardeko eta Hernani-Gipuzkoa Plazako bidegorriekin lotuta dagoelako".

Lanak aste honetan bertan hasiko dira, eta Aste Santurako amaituta egotea espero da.

Iruzkinak