11:56

Gasteizko jaiak

Blusa Eguna

Asto lasterketa gehiagotan ez egitea eskatu du Gasteizko PSEk

Agentziak | Erredakzioa

Lopez de Muniainek proposatu du uztailaren 25a ekimen horren iraungitze data izatea, "animalien aldeko kolektiboen eta gizarte eragileen kritikak eragin ditu astoei emandako tratuagatik".

  • Iazko Blusa Eguneko irudia. Argazkia: EiTB

    Iazko Blusa Eguneko irudia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko Udaleko PSE-EE taldeak larunbatean ospatzekoa den asto lasterketa "azkena izatea" eskatu du, eta "datozen urteotan bestelako jarduerak" egitearen alde azaldu da, "blusek eta neskek, Udalaren laguntzarekin, has daitezke diseinatzen".

Ohar baten bidez, Peio Lopez de Muniain bozeramale sozialistak proposatu du uztailaren 25a ekimen horren iraungitze data izatea, "animalien aldeko kolektiboen eta gizarte eragileen kritikak eragin ditu astoei emandako tratuagatik".

Horren ildotik, talde sozialistak eskatu du Santiago egunean lasterketan parte-hartzen duten animaliei emandako tratua "bereziki" zaintzea.

"Proposamen honen bidez, PSE-EEk Blusen eta Nesken Batzordeak iragarritako jaien egutegia errespetatu nahi du, eta aldi berean denbora ematen diegu bestelako aukerak ikertzeko, datorren urteei begira", dio.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena