Itxi

Iruñea

itzalita dago

Bost lagun kutsatu dira kea arnastuta Iruñean izandako sute batean

Eitb.eus

Sua 06:30ak aldera piztu da, etxeko atarian zegoen elektrizitate-koadro batean; ondorioz, bertan zegoen zurak eta eskailerak su hartu dute.

Bost pertsona kutsatu dira gaur, igandea, kea arnastuta, Iruñeko Andia Santua kaleko 9. zenbakiaren parean piztutako sute batean eta, hortaz, Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Suhiltzaileek leihoetatik atera behar izan dute hainbat bizilagun.

Bi gizonezko, 62 eta 30 urtekoak, anbulantzian eraman dituzte Nafarroako Ospitalean dira eta, beste hirurak -bi gizonezko eta emakumezko bat- Udaltzaingoaren autoetan.

SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko bulegoak 06:30ak aldera izan du sutearen berri eta, hori dela eta, Cordovilla eta Iruñeko suhiltzaileak mugiarazi ditu. Suhiltzaileek kamioi bat, bi ponpa, beste bi ibilgailu eta hainbat anbulantzia.

07:30etarako sutea erabat itzali zegoen, etxeko atarian zegoen elektrizitate-koadro batean piztu da eta, ondorioz, bertan zegoen zurak eta eskailerak su hartu dute. Kea eskaileretatik igo da, hortaz, ezin izan dute erabili etxetik ateratzeko eta leihoetatik atera behar izan dituzte bizilagun asko.

Bi emakume barruko patioan babestu dira eta, erreskatatzeko, suhiltzaileek indarrez sartu behar izan dira etxe batean. Gainera, beheko etxebizitza batean sartzeko ere atea irekiarazi behar izan dute, barruan inor ez zegoela konprobatu ahal izateko.

Garrek elektrizitate instalazioa, eta uraren eta gasaren estolderia kaltetu dute, hortaz, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatea zein Gas Natural jakinean jarri dituzte.

Udaltzaingoak ibilgailu zein oinezkoen zirkulazioa kontrolatu dute eta, ondoren, sutearen nondik norakoak argitzeko ikerketa abiarazi du.