Sanferminak
San Fermin jaiak
Salatutako sexu-erasoen kopurua erdira jaitsi da 2014ko sanferminetan
Erredakzioa
Orain arte ustezko hiru sexu-eraso edo sexu askatasunaren kontrako eraso salatu dituzte.
-
San Fermin jaiak 2014. Argazkia: Lontzo Sainz
2014ko sanferminetan ustezko hiru sexu-eraso edo sexu askatasunaren kontrako eraso salatu dituzte oraingoz, iaz garai berean baino % 52 gutxiago.
Iruñeko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, 2013an zazpi salaketa izan ziren.
Bestalde, tratu txarrak salatu dituzten pertsonen kopurua ere jaitsi egin da. Iaz, 19 salaketa jarri zituzten eta aurten, berriz, 10, % 45 gutxiago.
Aurtengo jaietan sexu-erasoen kontrako kanpaina berezia jarri du martxan Iruñeko Udalak: "Eraso sexistarik gabeko jaien alde". Horren helburua sexu-erasoen aurrean hiritarren erantzuna eragitea da.