Bilboko Deustu auzora joan gara Xabier Madariaga 'Ur Handitan' saioko aurkezleak hozkailuan zer duen kuxkuxeatzera:
Pilik wok erara egindako barazki eta haragia, bexamelarekin proposatu du; Igorrek, aldiz, odolkia baserriko ogi xigortuan etxean egindako chip patatekin proposatu du.
Pili Manterola
Xabier Madariagaren etxean tripakiak ez dituzte oso gustoko, aitortu digunez. Horrela izanik, tripakiok bizilagunen bati oparitu eta, trukean, txerri solomoa edo oilasko bularkia hartu eta errezeta haragi horrekin egingo dugu. Lekak, azenarioa, piperra eta brokolia txikituko ditugu, juliana erara eta wok batean edo zartaginean, tenperatura altuan salteatuko ditugu. Ondoren haragia tiretan zatitu eta, barazkiak bezala, salteatu egingo dugu.
Esnea ez da faltako Madariagaren hozkailuan, urte eta erdiko bi haurren aita izanik. Eta ezta gurina eta irina ere. Osagai horiekin bexamela egingo dugu eta barazki eta haragi nahasketaren gainean botako dugu. Gratinatu egingo dugu platera. Gainera, odolkia azaletik edo hestetik atera eta bexamel gratinatuaren gainean botako dugu.
Igor Zalakain
Tomatea, tipula eta piperra hartuko ditugu lehendabizi. Laukitan moztuko ditugu piperra eta tipula. Tomateari lehenengo azala eta barruko haziak ere kenduko dizkiogu. Azala erraz kentzeko trikimailua ere erakutsi digu Zalakainek: ura irakiten jarri eta tomatea -lehenago gurutze bat egingo diogu azpiko aldean- bertara botako dugu, hamar segunduz. Gero ur hotzetara pasa eta azala erraz kenduko diogu.
Erregosi egingo ditugu piper berdeak eta tipula. Eta bertara botako dugu tomatea, laukitan, baita ere. Su azkarrean erregosi dena, otean. Eta tomatea desegiten hasten denean atera sutatik. Gatza eta piperbeltz hautsa egin barazkiei. Italiar ukitua emateko, albahaka bota diezaiekegu.
Bestalde, patatak zuritu eta saiatuko gara ahalik eta xafla finenean mozten. Uretatik pasa eta ondo lehortu ostean, frijitu egingo ditugu. Horrela, chip moduko patatak lortuz.
Odolkia atera egingo dugu hestetik eta prestatu dugun tomatearen koilarakada batekin batera erregosiko dugu, mamitsuago gera dadin.
Ogi xigortu zati eder bat, baserriko ogia bada, hobe, luzeran moztu eta labean edo xigorgailuan xigortuko dugu. Ogiaren gainean tomatea zabal zabal jarriko dugu. Eta ondoren odolki erregosia. Azkenik, chip patatak jarriko ditugu, eskuekin pixkat birrindu ostean.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/12
Kantu Kontari 53:31
2024/12/12
Amarauna 19:30
2024/12/12
kultura.eus 27:08
2024/12/12
Arratsean 17:47
2024/12/12
Goizak Gaur 14:00 31:10
2024/12/12
Kirol Legez 26:29
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa