Itxi

Goiz kronika asteburua

Greenpeace

Lorea Flores: "Erabakigarria zen goi bilera, baina bete beharrekoak ez dira bete"

ANDER ALTUNA | EITB MEDIA

Greenpeacen Euskal Herriko koordinatzailearen hitzetan, akordio sendoagoa espero zuten. Aurrerapauso txikiak bai, baina oro har, "ausardia falta" ikusi du.

4:1
lorea flores

Argi izpi batzuk ikusi arren, "tristura" azaldu Lorea Flores Greenpeacek Hego Euskal Herrian duen arduradunak Glasgowko adierazpenaren harira. Euskadi Irratiko Goiz Kronika albistegian elkarrizketatuta, talde ekologistako kideak azpimarratu du akordioaren berritasunak "motz" gelditzen direla, eta "hobetzeko" tarte handia dagoela.

Epe motzera begira,  Floresek adierazi du herrialde bakoitzak asko duela egiteko, esaterako karbono dioxido isurketak % 45 murrizteko 2030erako. Horrekin batera, ezinbestekotzat jo du erregai fosilak "baztertzea", eta kritiko agertu da sektore horrek jasoko dituen laguntzengatik trantsizioa egin dezaten. "Guk espero genuena zen laguntza guztiak kentzea, eta konpromiso sendoagoak hartzea. Horren ordez, diru laguntzak emango dira. Harrigarria, eta tamalgarria da. Erregai fosilak dira klima larrialdiaren eragile, gure biziraupena arriskuan jartzen ari direnak".

Testuak lehen aldiz jaso du ikatza murrizteko eskaera, eta garapen bidean diren herrialdeei bideratutako diru-laguntza bikoiztea ere jasotzen du Glasgowko akordioak. "Aurrerapausoak dira. Baina ez dira nahikoak. Ausardia falta da", nabarmendu du Greenpeaceko kideak.