Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Play-offak

Tolosaldeak eta Lekittarrak maila gorenean jarraituko dute; Samertolameuk igoera lortu du

EITB Media

Tolosaldea nagusi izan da emakumezkoen mailako play-offean eta EuskotrenLigan lehiatuko da datorren denboraldian. Gizonezkoen mailan, Lekittarra eta Samertolameu Eusko Label Ligan ariko dira 2023an.

  • Tolosaldea

    Tolosaldeako arraunlariak, mailari eutsi diotela ospatzen. Argazkia: EITB Media

Tolosaldea, Lekittarra eta Samertolameu arraunaren maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian. Igande honetan (irailak 18) Portugaleten egin diren play-offetan Tolosaldeak emakumezkoen Euskotren Ligan mantentzea lortu du Deustu mendean hartuta; bestalde, gizonezkoetan, Lekittarrak mailari eutsi dio eta Samertolameuk Eusko Label Ligara igotzea lortu du.

Emakumezkoen play-offean Tolosaldea nagusitu da Portugaleteko uretan; beraz, Euskotren Ligan jarraituko du datorren denboraldian; Deustu, aldiz, ETE Ligan arituko da berriz ere. Talde gipuzkoarrak erritmo bizia jarri du hasieratik eta lehen luzean zazpi segundo atera dizkio aurkariari. Bigarren luzean Deustuk ezin izan du egoera irauli eta helmugan 25 segundoko diferentzia atera dio Tolosaldeak talde bizkaitarrari.

Play-offeko bigarren jardunadiko sailkapena

Play-offeko bigarren jardunadiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Tolosaldeak play-offean izandako nagusitasuna erabatekoa izan da. Larunbatean ere, Bermeoko uretan talde gipuzkoarra Deusturi nagusitu zitzaion, 16 segundo aterata. Bi jardunaldietako denborak batuta 41 segundoko aldea egon da bi taldeen artean.

Play-offeko sailkapena

Play-offeko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Gizonezkoen lehiari dagokionez, lehenengo hiru luzeetan zehar Lekeitioko taldea izan da azkarrena. Lehen ziabogan Lekittarrak segundo bakarra atera dio Bueuri, 2 San Pedrori, 3 Samertolameuri eta 6 Pedreñari. Lan erditan, bizkaitarrek errentak apur bat handitu dituzte; 3 segundo atera dizkiote Bueu eta Samertolameu galiziarrei, 5 San Pedrori eta 8 Pedreñari.

Hirugarren ziabogan gauzak estutu egin dira eta Lekeitioko taldeak segundo bakarra atera dio Samertolomeuri.  Bueuk 3 segundora, San Pedrok 5era eta Pedreñak 8ra gelditu dute kronoa. Azken luzean Samertolameu taldeak erritmoa bizitu eta marka onena ezarri du helmugan; Lekittarrari 2 segundo atera dizkio, Bueuri 3, Pedreñari 11, eta San Pedrori 12.

Playo-offeko bigarren jardunaldiko sailkpaena

Playo-offeko bigarren jardunaldiko sailkpaena. Argazkia: EITB Media

Play-offeko sailkapenean Lekittarrak lortu du lehen postua 9 punturekin. Samertolameuk ere 9 puntu lortu ditu, baina larunbateko eta igandeko denboren batuketan talde bizkaitarra hobea izan da. Bueu hirugarren izan da 6 punturekin, eta, San Pedrok eta Pedreñak sailkapena itxi dute 3na punturekin.

Play-offeko sailkapena

Play-offeko sailkapena. Argazkia: EITB Media