Itxi

Euskotren Liga: Orio

Euskotren Liga: Orio

Euskotren Liga: Orio

8. jardunaldia

Oriok Caixabank Bandera irabazi du, baina Arraun Lagunakek lidergoari eutsi dio

L. U. | EITB

Oriok Euskotren Ligako bigarren bandera eskuratu du Castroko uretan. Hala ere, Juan Mari Etxabek zuzentzen duen traineruak jarraitzen du lider, bost bandera irabazita.

1:14
Denboraldiko bigarren bandera Oriorentzat

Oriok ez die atsedenik eman aurkariei, eta igande honetan Castroko uretan jokatu den Euskotren Ligako IX. Caixabank Bandera irabazi du, Euskotren Ligako bigarrena. Hala ere,  Arraun Lagunak sailkapen nagusiko liderra da, bost bandera irabazi baititu.

Castron lehiatu diren lehenak Hondarribia, Astillero, Zumaia eta Donostiarra izan dira. Astillero jarri da estropadaren buruan, lehen ziaboga, 1 segundoko alde txikia lortuta eta gainerako traineruak atzean utzita. Bigarren luzean, Kantabriako traineruak abantaila handitu du, eta 11 minutu eta 12 segundoko denborarekin bukatu du lana. Hondarribia izan da bigarren 2 segundora; Donostiarra hirugarren 3ra, eta Zumaia laugarren 7ra.

Ohorezko txandan Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Orio aritu dira. "San Nikolas" ontziak bigarren luzean eskuratu du garaipena, Arraun Lagunakek ziabogan egindako akatsa aprobetxatuz. Izan ere, "Lugañene" ontziak bere abantaila galdu du balizan, eta itzulikoan Tolosaldea traineruaren kalea inbaditu du aurkariaren ibilbidea oztopatuz.

Arau-hausteak hiru segundoko denbora gehitu die donostiarrei. Juan Mari Etxabek entrenatutako traineruaren zigorrak argiago egin du Orioren garaipena, denboraldi honetako bigarrena.

Gainera, Astillerok lehen txanda irabazita laugarren postua eskuratu du, mailari eusteko Hondarribiarekin eta Donostiarrarekin duen lehian, puntuak gehitzeko balio izan dion denborarekin.

Caixabank Banderako sailkapena

Caixabank Banderako sailkapena

Zortzigarren jardunaldia amaituta, Arraun Lagunakek lidergoan jarraitzen du Oriorekin puntu kopuruan berdinduta (57 puntu), eta Tolosaldearen (50 puntu) aurretik. 

Euskotren Ligako sailkapen nagusia

Euskotren Ligako sailkapen nagusia