Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

IV. Ondarroako Bandera

Orio Euskotren Ligako titulua lortzetik pauso bakarrera, Ondarroako Bandera bereganatu ostean

B. L. | EITB MEDIA

Estropadako lehen zatia oso berdindua izan da, ziabogatik aurrera, baina, Oriok abantaila hartu du.

0:43
Orioko arraunlariak Ondarroako Banderarekin.

Oriok nahikoa du bihar Arraun Lagunaken aurretik geratzearekin Euskotren Liga irabazteko. Ondarroako banderan gailenduta, horizko emakumeek zazpi puntuko aldea dute bigarren sailkatuekiko eta zortzi puntuko abantaila nahikoa dute liga bereganatzeko.

IV. Ondarroako Banderan hasiera parekatua eman diote estropadari Euskotren Ligako ontziek. Segundo baten gora behera ibili dira lehen luzean Orio eta Arraun Lagunak eta ez batak ez besteak, ez du abantaila esanguratsurik lortu. Hasierako metroetan Arraun Lagunak aurretik joan den arren, ziabogan Oriok izan da azkarrena (5:21). Segundo batera sartu da Arraun Lagunak. Donostiarra izan da hirugarren, maniobran Oriorekiko hiru segundora eta Tolosaldea, berriz, sei segundora.

Ziabogan hasi da Orio zuloa zabaltzen, izan ere maniobra bukatzerako bi segundo ateratzen zizkion Arraun Lagunaki. Hortik aurrera distantzia mantentzen eta zertxobait handitzen jardun dute. Arraun Lagunakek gertutik jarraitu baditu ere, 10:38ko marka egin dute oriotarrek helmugan, Arraun Lagunakek baino 3 segundo gutxiago. Donostiarra 5 segundo beranduago sartu da; azkenik, Tolosaldea 10 segundora.

Ondarroako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Ondarroako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena