Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

V Bilboko Bandera

Arraun Lagunakek Euskotren Ligako lidertza sendotu du, Bilboko Bandera irabazita

EITB Media

Gipuzkoako trainerua nagusitu da Bilboko uretan eta denboraldiko bere bigarren garaipena erdietsi du. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren. Hala, bada, Arraun Lagunakek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan; hiru puntu ateratzen dizkio Donostiarrari eta lau Oriori.

1:17
Arraun Lagunak

Arraun Lagunakek irabazi du Bilboko Bandera, larunbat honetan, uztailaren 15ean, eta Euskotren Ligako lidertza sendotu du. 2023 denboraldiko laugarren estropada Bilbon jokatu da, erlojupeko modalitatean.

'Lugañene' trainerua iaz ere nagusitu zen Bilboko uretan, eta aurten ere onena izan da. Garaileek handitu egin dute sailkapen nagusian aurkariekiko zuten abantaila. Gainera, Arraun Lagunak da 2023ko Euskotren Ligan garaipena errepikatu duen talde bakarra.

Donostiarra izan da bigarren ia hiru segundora, eta Orio hirugarren 5 segundora. Bestalde, Hondarribia, Tolosaldea eta Hibaika izan dira laugarren, bosgarren eta seigarren hurrenez hurren, hiruren 70 ehuneneko tartea besterik egon ez delarik. Cabo da Cruz izan da azken-aurreko eta Tiran azkena.

Ondorioz, Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Arraun Lagunakek 29 punturekin; Donostiarra (26 puntu) da bigarren 3 puntu gutxiagorekin eta Orio (25 puntu) hirugarren. Sailkapeneko behealdean, Cabo zazpigarren da 9 punturekin eta Tiran zortzigarren 4 punturekin.

Bilboko Banderako sailkapena:

CLasificación general de la Bandera de Bilbao. Foto: EITB Media

Bilboko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Clasificación general de la Liga Euskotren. Foto: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapena. Argazkia: EITB Media