Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Gertu Eraikuntzak Bandera

Arraun Lagunak gailendu da Pasaiako badian, Oriok kinka larrian jarri badu ere

G. P. A. | EITB MEDIA

Donostia Arraun Lagunakek eraman du Gertu Eraikuntzak Bandera eta, beste behin, San Nikolas ontzia bigarren izan da. Hibaikak Zumaiaren denbora hobetu du, eta, ondorioz, igandean ohorezko txandan izango da.

1:27
Arraun Lagunak

Donostia Arraun Lagunakek irabazi du gaur Pasai Donibaneko uretan jokatu den II. Gertu Eraikuntzak Bandera eta, bosgarren jardunaldiz jarraian, Orio izan da bigarrena. Horrenbestez, Lugañene ontziko arraunlariek Euskotren Ligako lidertzan sendo segitzen dute.  

Arraun Lagunakek eta Oriok erlojupeko saio ederra egin dute Pasaiako badian. Ziabogarako nabarmen gainditu dituzte gainerako traineruen denborak, eta azkeneko luzean borroka estua izan dute, eta emozio handia izan da garaipenaren lehian.

San Nikolas ontziak 10 minutu eta 40 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko, baina Joana Halsouet patroiak zuzendutako arraunlariek segundo batean hobetu dute marka hori, eta, ondorioz, haientzat izan da bandera. Oriok, berriz, bigarren postuarekin konformatu behar izan du, beste behin ere.

Ohorezko txandan, Tolosaldea (+10) izan da hirugarren eta Zumaia (+17) laugarren. Alabaina, lehendabiziko txandan Hibaika izan da azkarrena, eta Saregileak ontziak egindako denbora bi segundoan hobetu duenez, bihar Errenteriako taldea izango da ohorezko txandan, Arraun Lagunak, Orio eta Tolosaldearekin batera. 

Bestalde, Hondarribia, Astillero eta Donostiarra izan da azkenak, hurrenez hurren, Pasai Donibaneko uretan.

0:24
Gertu Eraikuntza Banderaren sailkapena.

Gertu Eraikuntza Banderaren sailkapena.

Euskotren Ligako sailkapena, 5. jardunaldia jokatu eta gero.

Euskotren Ligako sailkapena, 5. jardunaldia jokatu eta gero.